XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kristo aurreko 45. urteko martxoaren 17 goizean, guk denok ondo ezagutzen dugun galiarren herri txikia bake-bakean dago, baina bake giro hori hautsiko duten gertakariak hasiak dira dagoeneko handik oso urruti; Hispanian hain zuzen ere...

Arrain fresko-freskoa!

Arrain bizi-bizia! Oraindik mugitzen dena!

Eta erosten badugu, aldatzeko?

Zer aldatzeko?

Gaur bi basurde besterik ez dut jan!

Thapsusek ponpeiotarren kontra irabazi eta handik urte betera, Zesarrek mundako (montilla) azken erresistenteak menderatu ditu, horrela Hispania osoa Erromaren inperiora makurtuz...

Legionariak, zuetaz harro nago!

Garaipenaren ohoreak jasotzera Erromara itzuli aurretik, Zesarrek bere konfidantzako goardia zaharra ikuskatzen du: X. legio ospetsua.

Jokabide maitagarri hark harrituta utzi ditu begira dauden iberiar batzuk.

Zer arraio ari zaio egiten hori?

Ondo egin duela burrukan eta belarria emango diola esan nahi dio.

Eta iberiarrak arraza noble eta harrokoak direnez, beti daude burrukalari handiei beren miresmena erakusteko prest.>

Ole!